XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina ez dakit nondik ateratako fede kolpeka, konpromiso etikora iristen da Lévy.
Arrazoiketaren pesimismoak, autorearen ustez, begiak irekita, errealitatea ezagutuz, postura hartzera garamatza.
Lévy-ren pentsakeran badaude boluntarismo horretara eragiten duten datoak, sisteman ondo integratzen ez direnak, sakontzen ez dituenak, eta politika teorian eranskin bezala, etenda gelditzen direnak.
Adibidez indibiduorik ez dagoela Estatutik kanpora, Estatuaren sareetan dagoela baieztu ondoren, aitorpen hau egiten dizu, lehen ikusi dugunez: Estatua, gizabanakorik gabe, biolentzia hutsa eta zelaia da.
Dato horren esanahi teorikorik ez du bilatzen, ordea, sistema pesimista eraikitzerakoan.
Lévy-ren pentsabidea honela bilduko nuke: erresistentziarik ez da posible.
Baina ala ere erresistitu egin behar da.
Erresistentzia ez da guztiz alferrikakoa.
Gutxienik, izugarrikeria, basakeriaren gailurra, atzera daiteke.
Filosofoaren Estatutua ere hortik doa.
Honek egin dezakeen gauza bakarra, harropuzkeriarik gabe, herriaren faroa dela uste gabe, eta aginte goserik gabe, hauxe da: basakeria berandutu; mundua berrituko ez bada ere, ez dadila behinik behin desegin.
Intelektuala
Nagusirik gabeko mundurik ez da posible, baina nagusigorik gabeko mundu bat
Zergatik? Bestela mundua okerrago joango litzatekeelako.
Intelektuala
Intelektuala
Lévy-k ez du Jainkoa sinesten baina izpiritualismo ateoaren bentajak proposatzen ditu.
Ez du gizona sinesten, baina gizonaren ideiarik gabe faxismoari amore ematea errazago dela uste du.
Askatasun formalek teorian ez dute txakur txiki balio, baina totalitarismoaren tentaldiaren kontrako ahalmen itzela ematen die.
Pesimista amorratua den Lévy, ez dakit nondik, boluntarista optimista bihurtzen da azkenean.